Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-09-04 Zarautz [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Lizardi Saria (33. 2009. Zarautz)
Actuación
2009-09-04 Zarautz
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Laburu, Agin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Basektomia egitera joan zarete ospitalera, eta zain zaudete itxarongelan. Atea zabaldu eta hurrengoa nor den galdetu du erizainak.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-09-04 Zarautz [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Agin Laburu

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Rezola:
Honaino etorri naiz
ausardiz gainezka
baino a ze zalantza
beldur eta kezka!
Medikua hor dabil
"Hurrena?" galdezka
hurrengua ni banaiz
hurrengorik ez da! (bis)

U.Alberdi:
Neri're graziarik
ez dit ba ematen
eta hementxe nago
nerbioak jaten!
Korapiloa egin
iturria eten...
Ea gizontasuna
kenduko didaten! (bis)

A.Rezola:
Baino oraindik ezin
degu entenditu
gorputzian bi bizi
nola ez kabitu?
Ez al daukazu penik?
Begitu! Begitu!
Gure lagun txikiez
nola despeditu? (bis)

U.Alberdi:
Neria ja bildu da
beraren baitara
txikia espero behintzat
hor dutela laga
behintzat hori galtzea
ere ez da traba
jadanik badauzkat ta
sei seme-alaba. (bis)

A.Rezola:
Batek joan bihar eta
ze erremedio
lehenbiziko pausua
zintzo demonio
beldur gehio pasako
bainuke dedio
andriai "Ez det egin"
esango banio! (bis)

U.Alberdi:
Bai nik ere badaukat
nahiko konpromisu
ta zure egoeran
ni nago berdintsu:
ez egin ta etxera
juteko naiz izu
ze igual orduan berak
ebakiko dizu! (bis)