Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-07-16 Alegia Jaialdia
Gai-emailea
Irazustabarrena, Felix
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Amaiak letra arloko ikasketak egin zituen eta Aitorrek zientzietakoak. Ikuspuntu horretatik, nola ikusten duzue politika?

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Sarriegi:
Nik politika antzematen det
geroz eta okerrago
eta Gasteiza begiratuta
ulertzen det gutxiago.
PPk ta PSOEk nola arraio
egin ote duten nago
bi laurden baino gutxigorekin
erdia baino gehiago?

A.Agirre:
Zientzia oso ziurra omen
zure ustez matematika
ta deszifratzen ezin asmatu
behin mugara iritsita:
batetik lau ta bestetik hiru
horra herriaren kinka...
baina nik zazpi ikusten ditut
letra txikitan jarrita.

A.Sarriegi:
Zazpi ikusi nahi dituenak
nahikoa du jakitea
baino hortatik aurrera doa
herri hontako pikea:
pentsatuz gero gatazkarekin
funtzio bat egitea
zoritxarrean infinituan
izango du limitea.

A.Agirre:
Injustizia da infinito
batzutan hutsa maiz zero
batuketetan aritzen dira
egunero-egunero.
Guri kenketa tokatzen zaigu
besterik ezin espero
gu zenbat geran ez du inporta
behin hitza kendu ezkero.

A.Sarriegi:
Zenbakiek ta letrek guztiok
behar gaituzte zerbitza
bata zein beste bi kako hoiek
baitaukate hemen giltza.
Baino Amaia iritzi hortan
zu oker xamar zabiltza
zenbakietan kontatzen baita
ukatzen diguten giltza.

A.Agirre
Matematika zifra kontua
desio dezu aukeran
nik letren alde egin det beti
nahiz ez ibili primeran.
Kantitatea premizko omen
halaxe goaz gainbeheran
baina guri hitzak esango digu
bageran edo ez geran.

A.Sarriegi:
Nik aitortzen det: garrantzitsua
da hitza eta sormena
alde bateko sufrimentua
beste aldetik kondena
baina funtzio nahasia da
gure gatazka honena
ta integratzea izan daiteke
soluziorik onena.