Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
Bertsoa entzun |
2009-02-21 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Azkenaldian festetan
egin dut nahiko hazaña
inguruan bai baitago
nor erori nor engaina.
Gaztetan ligatzen nintzen
aparta eta bikaina
erakusten dut daukadan
gorputz eder ta liraina
lehen tragoa eskeini
eta ahal bada txanpaina
gero parranda guztia
berak ordaintzen du baina. (bis)
Mutil bat hurbildu ezkero
ezin ninteke kontrola
borborka jartzen baitzaizkit
zerbeza eta odola.
Parean nik nor daukadan
ez zait gehiegi axola
ta orain kontatuko dut
nola egiten dudan nola:
etxeko miseriarik
ez da kontatzen inola
ta lehenik esan behar da
etxea hutsik dagola. (bis)
Gau batez erortzen dira
hamar bat mutil guztira
eta bat pasa ondoren
hurrengorako segida.
Bai, bai lehenago banuen
argia eta distira
baina nere argi dena
guztiz itzaltzen ari da.
Orain ez dut ezer lortzen
nabil besteei begira
ez didate balio ta
aldatu beharko dira. (bis)