Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-02-13 Baiona Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Sustrai, itsasoa izanen zara, eta zu, Maialen, lurra. Zer duzue elkarri esateko?

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:

Elkarrengandik beti hain gertu
ta beti urrun zeharo
bat izan nahi ta bi zati gara
zein baino zein zehatzago
bazoaz eta bazatoz baina
aspaldian dudan nago
zuretzat nahi ote dezun ja
gero eta lur gehiago.


S. Colina:

Zu zaude lasai etorri heinean
egiten dut-eta buelta
ordea lurra ikusten zaitut
etxez goraino beteta.
Horrexegatik galerna baten
harrotu ohi naiz tarteka
martxa honetan nere gainean
eraikiko dute-eta!


M. Lujanbio:

Lurra erabat zulatu naute
ze etorkizun ze patu...
Txalet txikiak egin dituzte
zenbait eraikuntza altu
denek nahi baitute zuri beha
ta itsasoa maitatu
inork ez du nahi itsasora joan
eta lurra begiratu.


S. Colina:

Nahiz itsasoa ta lurra diren
bat bestean errelebo
ta batu nahian gehienak mintzo
diren guztiz ahobero
zer iruditzen igoko banintz
ta ez banintz jeitsiko gero?
Atzerritarrik ba al legoke
hondartzarik ez balego?


M. Lujanbio:

Euren azalak beltz-beltz eitea
gizakiaren eredu
hondartzarikan ez balego ai
bat asmatzeko erregu...
Uda garaian gainezka nago
jendeak joan hobe du
aldiz udazken eta negutan
bakar-bakarrik gaude gu.


S. Colina:

Bakardadea betetzeari
behar genioke ekin
baina portuei begira jarri
eta ez dakit zer egin.
Mundu honetan dena da jada
diru, errenta, etekin
lehen arrantzontziz betetzen ziren
orain berriz yateekin.