Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-02-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-02-19 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Duela zenbait urte, herriko gazte batzuen ekimenez eta Larramendi Kultur Bazkunak babesturik, berriz ere martxan jarri zuten bertso eskola Andoainen. Aiurriko* kazetaria zara, eta kronika bat egin behar duzu bertso eskolaren gainean.
Gaiari oharrak
*"Aiurri" Andoain eta Urnietako herri aldizkaria da. 2004tik astero kaleratzen da. Buruntzaldea eta Beterriko beste herri batzuetako informazioa jasotzen du

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-02-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azkena eman zutela
hainbeste urte igaro
dagoeneko ezin zen
agian hori itxaro
baina jendea bertsoak
kutsatua du zeharo
ta zenbaitek gogo hori
eraman nahi du harago.
Herrian bertso-eskola
izan zelako lehenago
gero ere izateko
eman da pauso gehiago.
Galdutzat eman zutenei
nahiz iruditu arraro
noizbait martxan egon zena
berriz ere martxan dago.

Hori da zaletasun ta
gogoaren ondorena
bertsoak herrian daukan
adierazle onena.
Batzuen zaletasuna
gosea eta kemena
hori da taldea berriz
abiarazi duena.
Beraz zerbait emango du
urte batzutan barrena
oraingoz ondo hartzen du
ilusioz datorrena
egitekotan ausartu
egin behar baita aurrena
ta ausartzen den guztiak
badauka gonbidapena.

Oraingo bertso-eskolak
izan zenari segida
zaleak ez daitezela
horren faltan erretira.
Berriz gogoa heldu da
noizbait egon zen tokira
berriz ere nahi diote
lehengo gurdiari tira.
Ojala fruitu berriak
hortik sortuko balira!
Asmo hortan daude behintzat
hauek aurrera begira.
Gaur notizia da soilik
baina onena hori da:
bihar-etziko portadak
hortik etorriko dira.