Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-05-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-05-23 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Beñat, Donostiako gazte auzipetuetako bat izango zara. Bi urte eman zenituen kartzelan, eta orain dela hilabete gutxi askatu zintuzten, hamabi mila euroko fidantza ordainduta. Gaur epaiketa eguna da, eta etxean zaude motxila prestatzen.

Descripción

Melodia
Abokatuak deitu berri dit
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-05-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuentzako gutxi izan zen
baina neretzat bi urte
benetan urte gehiegi dira
denok hala degu uste.
Lagunek ta nik denbora gehio
batera egon nahi genuke
ta gurasoek ere etxean
horrenbeste buruhauste!
España aldetik ahal den neurrian
gogor erantzuten dute
ematen degun gutxiagatik
dena kendu nahi digute. (bis)

Egin nahi nuen karrera eta
asteburuko zinema
kuadrillarekin eskursiora
sarri menditan barrena
edo festetan gozatu asmo
nuen giro ederrena
edo larunbat arratsaldeak
hemen tabernaz taberna
edo lagunek gertatu eta
esan behar didatena...
Motxila hontan ez da kabitzen
kendu nahi didaten dena. (bis)

Zer sartu ta zer kanpora utzi
koartoan ze azterketa!
Amak begien atzean ditu
bere malkoak gordeta
ta aita berriz sukalde ertzean
dago nerbioz beteta.
Halere kitto honenbestean
betea daukat maleta.
Agur lagunak ta gurasoak
orain egingo det buelta
itxaropena behintzat sartu det
besterik ez degu-eta! (bis)