Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-10-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-10-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Batek liburu batean idatzi omen zuen Añorga Donostia baino lehenagoa dela, eta añorgar batzuek sortu zutela Donostia, zuek hain zuzen ere; zuek zarete errudunak, Donostia sortu izanaren errudunak. Esperantza handia bai zerbait egiteko, baina ez zaizue dena espero bezala atera.

Descripción

Melodia
Elizan sartu ziradenian A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-10-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:

Añorgakoak paraje hontan
aspertuta geunden seko
eta ideia sortu zitzaigun
itsasertzera joateko.
Pentsatu gendun “Hemen ibaia
ez litzateke kalteko”
ta ez zitzaigun gaizki atera
konpasik gabe egiteko!


B. Gaztelumendi:

Egia esan irten zitzaigun
badia bat mundiala
gero Alde Zaharra ta Amarara
doan hain hiri zabala
Antiguo eta Altza’re egin
genituen nola hala.
Orain uste det konpasetatik
kanpo gelditu gerala.


A. Egaña:

Ta Donostian bihurtu ginen
nagusi edo etxeko
nola suertea izan genuen
toki pila bat sortzeko
baina urruti geratzen zan ta
beti nekatu antxeko
ta Añorga Txiki sortu genuen
bidean deskantsatzeko.


B. Gaztelumendi:

Ta Donostia edukitzeko
ahalik eta gertuen
Errotaburun dorreak ere
nahita ipini nituen.
Orain ordea kontua gaizki
gelditu zaigu mekauen!
Ja ez naiz eta ondo oroitzen
Odon zeinek sortu zuen.


A. Egaña:

Guk danak ondo egin genitun
hoiek geroko problemak
ingeniariak pila bat ginen
ta Añorgakoak denak
esan ziguten “Donosti aldera
joan zaitezte onenak”.
Gure aldean kaxkarrak ziren
Lasarte sortu zutenak!


B. Gaztelumendi:

Harrokeritan aritzerikan
ez daukagu alafede
nahiz Donostian sortu genitun
guk guk nahi adina lege
Lugaritz eta Kursaalarekin
nahiz aritu ginen trebe
orain ez degu Añorgan zine
berri bat jartzeko ere!