Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-11-05 Arantza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-11-05 Arantza Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-11-05 Arantza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin:

Gabon! Zer moduz? Protokoloak
ahaztu ta hasi gaitezen.
Aritu gara gure sabelak
betetzen eta betetzen.
Zig-zageatuz iritsi gara
errepidea geure zen
Arantzan behingoz arantzetaz gain
larrosak egon daitezen.


M. Amuriza:

Gure aurrean okertzen hasi
zaigu bide arraioa
eta eskerrak izan dudala
kopiloto bat iaioa.
Afaldu dugu ta honezkero
ordua aurrera doa.
Egin dezagun denon gogoan
geldituko den saioa!


A. Martin:

Bidean tentuz etorri gara
Mirenek esan du ongi
amildegi bat ikusi eta
ia-ia gara erori
zure ondoan joanda behintzat
argi pentsatu dut hori:
karneta egun ematen zaio
ia-ia edonori.


M. Amuriza:

Egia esan kopiloto lez
joan daiteke hobeto
eta Alaia adarra jotzen
zabiltza dagoeneko
nire ondoan etorri zara
kontu kontari ederto
baina hurrengoan ni neu prest nago
zure alboan etortzeko.


A. Martin:

Nire ondoan joango zara
ta nire aldamenean
lasaitasuna izango duzu
ia gehien-gehienean.
Zure ondoan errezatu dut
beldurrez nik azkenean
zergatik sartzen duzu zuk kinta
kurbarik itxienean?


M. Amuriza:

Ez nuen uste hasi orduko
horren zorrotz aritzea
baina bidean geure aldera
etorri zaigu haizea
ta hurrengo urtean honek nahiko du
Arantza holan aurkitzea
errazena da bidea inork
zabalduta jarraitzea.


A. Martin:

Benga onartzen dut: aritu zara
Schumacher-en gisan trebe
bolanteak maiz ematen baitu
ez dakit zenbat botere.
Hemengo hauek bitxiak dira
dira munduko errege
zorabiatuta bizi baitira
alkoholikan gabe ere.


M. Amuriza:

Alkoholik gabe zorabiatzen
ei dira dagoeneko
baina Alaia bueltan joan nahi
baldin baduzu hobeto
mutil mordoa daude begira
eta egia esateko
baietz prest egon Oiartzunera
zaldian eramateko.


A. Martin:

Etorria naiz hala bueltatu
naitekeenan esperantzan
erromerian buka liteke
edota oheko dantzan
abilak dira gustura daude
hauek bosgarrengo martxan
zaldiak baino asto gehiago
ez ote daude Arantzan?