Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Pintorea zara, marrazkilaria. Koadroak marrazten dituzu. Esan dizute hemen inguruan badirela leku ederrak, eta hor jarri zara larrean eserita, zure koadro zuriarekin, pintzela eskuan. Egun osoz ondoan duzu hiru urteko ume bat, Maulekoa.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pentsatu nuen Xiberuara
joan behar dut erromes
hartu koadro bat hartu pintzelak
eta borondate onez.
Larraine puntan kokatu nintzen
hirian gelditu ordez
lehenik mendiak margotu ditut
punta xuriz magal berdez
gero etxean ibar artean
teilatu gorri kolorez
gero koadroa jantzi dut txoriz
ta datozen bi traktorez
eta ondoan mutil ttipi bat
begiak enetzat gordez.
Pentsatzen nago bere begiak
koadroan sartu edo ez.

Hala koadroan utzi dut hemen
koloretako aroa
arratsaldeko lainope hontan
Larraineko azaroa.
Metafora bat iduri luke
herri baten zahartzaroa.
Gero atera dut arno botila
ta egin diot tragoa.
Ze koadro hotz hits huts ote da hau?
Sartu kolore beroa!
Lau zirriborro egin dizkiot
tximista suzko lerroa
hiru irudi abstraktu galdu
eta barne bat eroa.
Nahiz ta lehengoa polita izan
hau da gaurko Xiberoa.

Kasik umeaz ere ahantzi naiz
ai ene odol beroan!
Begiratu dut eta oraino
hor dago ene ondoan.
Sumatu diot galderaño bat
bazukeela ahoan
ta erran diot “Ea mutiko!
Zer dabil zure gogoan?”
ta erantzun dit erdi lotsatan
baina hain ahots beroan
“ Aizazu gizon! Nik ere artista
izan nahi nuke geroan”.
Ba erran diot “Zatoz nerekin
ibili nere alboan
ta ikastera Maule utzirik
Parisa ez zaite joan”.