Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Gai-emailea
Lekue, Etxahun
Bertsolaris / Autores
Paia, Fredi
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aurten, ez ekartzearren, Olentzerok ikatzik ere ez dizu ekarri.

Descripción

Melodia
Lurraren pean sar nindaiteke
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zazpi urtegaz gaba osoa
itzartuta egon nintzan lez
nire lehenengo gaupasa egin
neban Olentzero gauez
zapatak ondo-ondo garbitu
gogo eta miresmenez
ta hutsunea gaurko opari
arbola azpiko babes.
Olentzerongan ez dot sinisten
ta antza berak niregan be ez. (bis)

Baina guztia bizitza honetan
da gure barne lilura
zein begiakaz begiratzen dan
bihotz barrutik mundura.
Opari ezak sortuko eban
inorengan arrenkura
baina ni nago benetan pozik
hutsune horren kontura:
opari ederra da Olentzero
Oteizaren eskultura. (bis)

Baina joan da eguna eta
nun da opari maitea?
Alternatiba da Meltxorreri
etxean itxarotea
Baltasar bota zuten lanetik
nolako su eta kea!
Ta posibla da igual Gasparrek
ikatzen bat ekartea.
Erabaki dot urte honetan
monarkiko egitea. (bis)