Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Beterriko Bertsolari Txapelketa (3. 2010)
Actuación
2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Gurrutxaga, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok tren geltokian, banku banatan, eserita zaudeten bi lagun zarete. Trenen joan-etorriei begira zaudete biok. Zuk, Iñaki, datozen trenei begiratzen diezu, eta zuk, Ander, doazen trenei.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga:

Dena aldatu zen hiru
urte badirela
ta geroztik bankua
dago hain epela.
Trenak joan ta etorri
honela horrela
nik badakit maitea
itzuliko dela
maiatzean enarak
datozen bezela.


A. Lizarralde:

Biyok jarri gaituzte
ez elkarren kontra
bizitzan badaude-ta
holako hainbat mota.
Nora ote goazen
ez diyo inporta
maitia juan zela
ta toki askota
neria ere hola
joateko dago-ta!


I. Gurrutxaga:

Ze inbidia elkar
maite dezuenak!
Nere bihotza berriz
hartu zuen penak.
Izen-abizen ditu
daukadan kondenak
baina betiko ezin du
iraun etsipenak
esperantza izena du
helduko den trenak.


A. Lizarralde:

Esperantza eduki
ezazu hurbila
beti iristen baita
umil ta isila.
Trenak ere badoaz
hemendikan pila
ta ni haitako baten
azkar sar nadila
juan behar dut baino
ez dagonan bila.


I. Gurrutxaga:

Ez dagoenan bila
hara nola doan
ametsak egitea
nola degun doan.
Ni bertan egongo naiz
zertan urrun joan?
Orainean bezala
seguru geroan
etorkizunaren zain
apeaderoan.


A. Lizarralde:

Zazpi urte bakarrik
daramatzat aurten
lanera ia ez nau
inork eramaten
eta etxean ez da
ni besterik jaten.
Nik’e aldegin nahi dut
tren bakarti baten
eta itzuli nahi dut
beste bat izaten.