Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-09-03 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iban Urdangarin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-09-03 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Ibarra, Iratxe
Urdangarin, Iban
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Urriaren 16an jaialdi erraldoi bat egitekoa da Ordizian, herrien edo nazioen autodeterminazioaren alde. Eskoziarrak etorriko dira, herri kirolak izango dira eskoziarren eta euskaldunen artean, haurrentzako ekitaldiak izango, kontzertuak...Zuek herri ekimen horren bi antolatzaile zarete. Jaialdi hori bereziki zertarako aprobetxatu beharko genuke?

Descripción

Melodia
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-09-03 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iban Urdangarin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ibarra:

Kontzertuak ta emanaldiak
antolatuta ederto
herri-kirol ta beste abarrekin
egitaraua konpleto.
Aukera hartu behar genduke
guztiok elkar hartzeko
geure burua ezagutu ta
besteei erakusteko.


I. Urdangarin:

Antolaketan ibili eta
nahiz ta ez deun lortu bela
festa galanta prestatu degu
ezin liteke bestela.
Zertan azaldu aurpegi triste
iluna eta goibela?
Behingoz munduak ikus dezala
herri bakar bat garela.


I. Ibarra:

Egia da bai ez dago zertan
beti ere jasan burla
herri bakarra aipatu dozu
jakin arrazoi duzula
lehenago ere esan izan dut
ta ez zait ahaztuko sekula
herri bakarra garela eta
disfrutatzen dakigula.


I. Urdangarin:

Urte luzeetan pasa ditugu
nik ez dakit zenbat garai!
Ta zertan egon ondoko batek
eskura emateko zai?
Egin dezagun dakigun eran
festa bat eginaz alai
lehendik ere ondo dakite
nahiz ta ez duten jakin nahi.


I. Ibarra:

Lehendik ere ondo dakite
potentziala badago
horrexegaitik ez gara egongo
beti inoren esklabo.
Eskoziarrak ere badira
gona bat baino gehiago
eta geu ere joan behar gara
folkloretik haratago.


I. Urdangarin:

Festa ederra izango dala
benetan nago seguru
nahiz ta bidean pasa ditugun
mila ta hamaika apuru.
Gure herria eskutan hartuz
amets bakar bat helburu:
itxita dauden begi guztiak
zabaldu behar ditugu.