Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-04-15 Bergara Jaialdia
Conductor/a
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Mendizabal, Mikel
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto
Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun.

Descripción

Melodia
Esplikatzera noa kontuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Ate atzeetan ez da idazten
literatura kaxkarra;
Mendiluzeren kaka aldia
daukat aipatu beharra;
usadioan zalia degu,
halare mutil azkarra;
pixa eginez jarri zun "gora
Jainkua ta lege zarra".

Mendiluze:
Egia da bai hala esaten det
beti edo gehienean,
hustu beharrak komon batera
eramaten nauenean;
ta azalpena eman nezake
nahiko itxura onean:
txorakeriak esaten ditut
gustora nagoenean.

Irazu:
Mendizabalek ligatu zuen,
hoi ez da nobedadia,
nexka batekin, hartu zun gero
komunerako bidia;
egitekoak egin ta fuera,
zerbait jarri zun ordia;
zer jarriko zun?: "ez det ahaztuko
nere lehenengo aldia".

Mendizabal:
Egoera hortan aurkitu nintzan
ia ezin kabituan;
pertxero bat'e bertan bazegon
oso modu hornituan;
jolasaldian hasitakoan
kopeta izerdituan...
lurra zikina zegoen eta
galtzak ipini nituan.

Irazu:
Athleticzale amorratua,
besterik ez dauka burun!
Sentimentuak gurutzatuta
batzuetan dabil ilun;
orain aspaldi komunera jun
ta narraxkerian jardun
ta irteeran hala jarri zun:
"aurten Reala txapeldun".

Peñagarikano:
Pintada batek komona baten
ez du egiten enbarazu;
zu gezurretan ari zera-ta
oso hasarre naukazu;
ortografia txarra dedala
ondo asko badakizu,
hori ez baina idatzi nuen:
"Jezuz Irazu kakazu".

Irazu:
Andoni Egaña literatoa
hor dabil bere pausuan,
sententzi onak ipini ditu
eroitzen bada lazuan;
ez naiz oroitzen idatzi hartaz,
ez daukat ondo kasuan,
baina espiluai beida jarrita
kopetean idatzi zuan.

Egaña:
Nik kopetean idatzi nuen
abilidaderik gabe,
une haietan nola ez nintzan
boligrafoaren jabe;
hara, kopeta erakusten det,
hemen dezu parez pare,
ta hiru letra soilikan dauzkat,
ximurrak deitzen dirade.

Irazu:
Gure Lizason literaturak
badauka nahiko ixtori...
deskuidatuta neskan komunan
barrura pikaro hori;
pixa ta kaka biak eginda
lasai-lasai gori-gori,
ta irteeran hala jarri zun:
"muxu haundi bat denori".

S.Lizaso:
Denentzako zen muxuarentzat
zuretzat'e bazeguan;
galtzak askatu, lasaitu eta
ametsak hegara juan;
zure izena paper batean
idazle baten moduan;
ez dut esan nahi gero papera
zertan erabili nuan.