Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia
Conductor/a
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Agirre, baserrian lanean jo eta fuego ari zarela, zeure alaba etorri zaizu esanez hau, Sorozabal, duela mutil-laguna.

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Nere alaba ustez hazi nun
hain modu jatorrekua,
baina bildur naiz hartu ote dun
oain bide okerrekua;
presentatu dit senargaia edo
bere aldamenekua,
baserrian lan egiteko ez da
figura ederrekua! (bis)

Sorozabal:
Itxura denez nere figura
ez dago izugarria,
gure xaharra nahiko zalantzan
hemen daukagu jarria;
halare egin behar zenidake
neri ongietorria,
gaurtik aurrera ni izango naiz
hemengo nausi berria. (bis)

J. Agirre:
Hori da hori amenazoa
belarriaren ertzea!
Adixkidea pentsatu al dezu
zaharrari prendak hartzea?
Lanik ez dezu egin nahi eta
zuk nahi dezu agintzea,
kostako zaizu nei nagusitza
hortaino errex kentzea! (bis)

Sorozabal:
Orain artean zuk izan dezu
hor agintzeko aukera,
alde batetik bakarrik zaude
ta gu berriz biok gera;
beraz orain ni hemen sartzen naiz
aginduak ematera,
eta zu orain goiko ganbarâ
ta aurki ospitalera! (bis)

J. Agirre:
Goiko ganbara ederki dago
belar ondutan betea,
horretarako komeni dana
lana gogor egitea.
Etorri orduko neri agintzen,
zu kontuz hasi zaitea...
nahiko milagro ez al da izango
zuri alaba ematea? (bis)

Sorozabal:
Orain esan dit bere alaba
ukatu behar didala,
lehengo zaharren kaskoarentzat
hori izango da normala.
Adizu, Joxe, iruditzen zait
oker xamar zabiltzala;
barkatu baina zure alaba
ez da ikuiluko txahala! (bis)

J. Agirre:
Bitxo gaiztua ote zeran zu
ni nago enteratuta,
ia utzitzen dituzun hemen
baztarrak endredatuta!
Nere alaba hor dabilkizu
zeure mendean hartuta
ta hunuzkero igual daukazu
gazi-gexan probatuta! (bis)

Sorozabal:
Zure alaba nolakua den
pixka bat naiz ikusia,
denak bezela denetatik du:
polita ta itsusia;
denetatikan izango du bai,
gozua eta gazia,
bainan gozua probatu diot
orain arteko guzia. (bis)