Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-04-15 Bergara Jaialdia
Conductor/a
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendizabal, Mikel
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa.

Descripción

Melodia
Loreak udan ihintza bezela I
Sorlekua utziz geroz
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.- Gure herri honi buruzkoa

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Loreak udan ihintza bezala

Mendizabal:
Oh Euskal Herri maitagarria,
hainbat fama eta ospe;
mundu guztitik zugana datoz
zati txiki baten eske;
alderdi txarrak asko dituzu
txarra zeranik ez uste,
goza arazten nauzulako maiz
sufrituarazi hainbeste.

Irazu:
Zenbat maitasun, zenbat maitasun...
ezin liteke ukatu;
mila urtetako ipuitxoa
ezin batean kontatu;
gorroto asko, ezpata asko,
guztiak ezin zenbatu;
halakoetan zer egiten da:
zeure burua maitatu.

Egaña:
Ai Euskal Herri, zuri idazteko
banuen borondatea;
esatekoak esan dizkizut
ta hau da errematea.
Baina sobrean zergatik sartu,
ai Euskal Herri maitea,
ez al da hobe libre utzi ta
haizeak eramatea?

2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna

Neurria: Berezia
Doinua: Sorlekua utziz gero

Irazu:
Zure ametsez bizitza
daramat pozik ta alai;
zurikerian hastea
oraindik behintzat ez det nahi.
Gorputz polita, bihotz ederra...
guzti-guztia dezu, ai;
urrun zaudela polita zera,
gertu zaudela ere bai.

Egaña:
Arazotxo bat daukazu:
izatea hain iharra;
zurekin igualtsu dira
bai gaurra ta bai biharra.
Horrez gainera opor maitea
badezu alde bat txarra:
denek maitatzen zaituzte eta
nik izan nahi dut bakarra.

Mendizabal:
Bakarrantzat ez da hori,
gaude guztiok batera;
eta denen izenean
hauxe noa esatera:
ametsak duen antzekoa da
oporraldi izaera:
ilusiozko hasera dezu
ta penazko bukaera.

Neurria: Berezia
Doinua: Sorlekua utziz gero

Egaña:
Bi milagarren urtean
apirilean Bergaran;
sentimentu modoxka bat
ixuri nahi det ilaran;
batzuk ezindu ikusi eta
ez naiz sentitzen patxadan;
gauza bakarra eskatu nahi det:
ia noiz berdintzen garan.

Mendizabal:
Jaiotzetik errugabe,
erantsitako fardela;
ta bizitzan jartzen zaie
bereizketaren nibela;
hala ta guztiz egin nahi diet
nere aitortza fidela:
normalok baino zoriontsuago
izaten badakitela.

Irazu:
Ipui berean bilduak
helduak eta umeak;
mingotzak izaten dira
ezintasunan uneak.
Nahiz eta nekez irits litezkeen
berdinketako guneak,
beste guztiak gainditzen ditu
maitasunan sindromeak.