Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa
Gai-emailea
Gorostiaga, Mari Ines
Hirigarai, Pantzo
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Eman dezagun zu zarela delako sorgin hura, bien sakeletan egon zara; zeinetan zara gehien gustatu?
Gaiari oharrak
Bertso saio berean aurretik jarritako gaiari heldu eta galdera
desberdinak egin zizkien gai-jartzaileak bertsolariei, tartean hau.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amets Arzallus nuen nik jabe
eta hala komeni zen;
sakel barruan sartzen ninduen
eta bertan edukitzen;
sakel barrena berotu ohi zen
bera ari bazen larritzen;
lepotik heltzen zidan estu ta
ez zuen bela etsitzen;
lau aldiz egon nintzen bertan ta
ia-ia ito nintzen! (bis)

Egun batean egin nun hegan
Ametsengandik aparte
eta Sustraiengana sartzeko
behingoz hartu nuen tarte;
ni gozo-gozo egoten nintzen,
bera kantari jo ta ke!
Bere eskuaz laztantzen nindun,
nik ez nuen hainbat neke...
biziki maite nun Sustrai baina
berak ez ninduen maite. (bis)