Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lujanbio:
Bost kontinente eta
mila herri gorde
ezagutu nahiean
gabiltza goi ta behe;
Afrikara seguru
joatea hobe,
Xebastian daramat
polizian pare
elefanteik azaltzen
baldin bada ere. (bis)
S. Lizaso:
Nerekin Afrikara,
norekin bestela?
Uste dut asmo hori
okerra ez dela;
ustea behintzat ez da
irtengo ustela,
orru egiten badet
bertsotan bezela,
askok usteko dute
Tarzan bat naizela. (bis)
Lujanbio:
Gero Australiara
pausoka-pausoka
hobe hangoekin ez
sortzea borroka;
Amaia etorriko da,
ta ez gogoz kontra;
hango beltzekin hobe
festara hau bota
larrubixik ibiltzen
ohituta dago-ta. * (bis)
A. Agirre:
Nahiz eta larrubixi
nagon parregarri,
beltzak gustatzen zaizkit
nei ikaragarri;
bertako hondartzetan
estu eta larri
ez naiz ez ibiliko
bainujantzi egarri,
baina Jokin zurekin
ez zazu ekarri. (bis)
Lujanbio:
Nahiz eta ez bueltatu
denbora luzian,
"ni juango nintzake"
Joxek esan zian;
elegante tokatu
liteke Asian,
turbante ta soineko
hor gorputz guzian,
disimulatuko du
bere eskasian. (bis)
J. Agirre:
Gure neska morena
nerekin juanik
ez dut uste askorik
galduko duanik,
horrek uste dun aldian
asko baitakit nik;
orain hemen utzi nau
eskas bat esanik,
gero ez du esango
eskasa naizenik. (bis)
Lujanbio:
Irazu're animatzen
omen da aibala,
oraintxe egin behar dut
talde mundiala!
Rusitik pasatzean
mendira doala,
Txetxeniara bidali
nola edo hala,
honako idea berrik
ekarri ditzala. (bis)
Irazu:
Munduko parajeta
jun asmoz zabiltza,
nik'e eman nizun bai
joateko hitza;
Txetxenia aldera
a zer argi printza!
Idea berri bila
alperrik zabiltza,
han ta hemen idea
berdintsuk dabiltza. (bis)
Lujanbio:
Azkenik joango naiz
Europatik gora,
izotza zeharkatu
ta Ipar Polora;
hango eskimalekin
pasa nahi denbora,
sudurra igurtzea
dute hango moda,
zurekin asmatzea
errez izango da. (bis)
Sorozabal:
Oso lan egokia
hasi zait prestatzen
erreza omen delako
nerekin asmatzen;
baina jarri dun plana
nei ez zait gustatzen,
nahiz eta gauza hasi
ondo bideratzen,
ni horrekin bakarrik
ez naiz konformatzen. (bis)