Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-02-06 Urruña Jaialdia
Conductor/a
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hi, Amets, Iparraldeko bertsulari gaztea haiz eta lo hagoela, ametsetan, Xalbador azaldu zaik.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Zu ametsetan zaude,
gainera trantzean
ta ni zure zai nago
amets bakoitzean.
Mundutik alde nuen
epea amaitzean,
bainan gogoan izan,
ez utzi atzean:
luzaro bizi nahi dut
zure bihotzean.

A. Arzallus:
Nahiz eta egon hainbat
urteren aiduru,
zuen bidetik gogor
hemen gabiltza gu.
Izana segitzea
da gure helburu;
eta biziko zara,
zu egon seguru,
guk zuen ahotatik
kantatuko dugu.

S. Lizaso:
Hasi berritan nuen
bakarrik jokatu
eta berehalaxe
nik Mattin topatu;
Xanpun eta Ezponda
gero inguratu...
Nahiz beste mundurako
bidea nik lotu,
bertsolaritza ez zen
gurekin bukatu.

A. Arzallus:
Kantari ari gera
lehen zuen antzera,
nahiz ta gaurko denbora
ez doan atzera,
segi nahiko genuke
zuen kantakera,
baina ez gabiltz berdin,
egiz ari zera:
bertsoa jeitsi dugu
menditik kalera.

S. Lizaso:
Menditikan kalera
behar zen neurrira
eta gero entzuleen
bihotzan erdira;
segi zazu horrela,
bidea hori da;
ametsa helduko da
noizbaiten egira,
amets egin dezaket
Ametsi begira.

A. Arzallus:
Hemen bertsolaritza
egon denez grabe,
lanean hasi gara
umil ta herabe
egin nahiean lehengo
garai zaharren jabe;
kantatu nahi dugunez
Xalbadorren pare,
amets egiten dugu
lorik hartu gabe.