Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-12-25 Larrabetzu [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2000-12-25 Larrabetzu [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lekue:
Nahiz ta kantatu altu
nahiz kantatu fuerte,
final hortatik kanpo
guk beste bi urte;
baina Beñat gu trankil
geratu gaitezke,
erraz egingo gendun
guzti hoiek beste. (bis)
Gaztelurrutia:
Finalean jardun ziren
guztiak jo ta su,
ia bertso guztiei
egin nien kasu;
uste nuena baino
argiagoa zara zu,
berbak mingain puntatik
kendu dizkidazu! (bis)
Lekue:
Beraz argi dago hori
egi hutsa dala,
demostratu behar dogu
nola edo hala;
Fredi han ikusten dut
nik harro bezala,
datorrela hona eta
demostra dezala! (bis)
Gaztelurrutia:
Bertsoa beti izan du
mutilak graziko,
lagunartean dago
fuerte eta tinko;
baina horrek ez gaitu
Etxahun gu begiko,
alper-alperrik zabiltz
ez da etorriko. (bis)
Lekue:
Nahiz eta ibili zan
Euskadunan abil,
orain jarrita dago
han atzean trankil;
zelan harrotu ahal zara
horrenbeste mutil?
Hamar bat zentimetro
altuago dabil! (bis)
Gaztelurrutia:
Hamabost goitik dabil
esango nuke nik,
baina berak ez dauka
denaren kulparik;
horrek gure ondoan
Etxahun ez du antzik;
helduko zara eta
jarraitu holantxik. (bis)