Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-09-13 Bermeo Jaialdia
Conductor/a
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Euskal kirola bere garapenean aurrera doa eta horren erakusleetariko bat emakume bat izan dugu: Joane Somarriba. Berarentzat zure bertsoak.

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joane ez zera edozein izan,
hori da gauza jakina;
saiatu eta asko sufrituz
lortu dezu etekina.
Garai batean honelakorik
ezin zeiken imagina:
Giroa eta Tourra irabazi,
zu zaitugu erregina,
bainan Jainkoa izango zinen
gizona izan bazina. (bis)

Neskatxa zera, gainditu behar
nork daki zenbat oztopo!
Aurretik ondo prestatu eta
garaipenarekin topo;
zu maillotakin ikusi eta
guk pozez hamaika malko...
Gizonarekin konparaketaik
nahiz ta ez zaizun faltako,
Joane harro sentitu zaitez
emakume zarelako. (bis)