Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-11-09 Ataun [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-11-09 Ataun
Gai-emailea
Aizpurua, Jon
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Senar-emazteak zarete: Irazu senarra eta Sorozabal emaztea. Senarrak errepide istripu larria izan du eta medikuek esan diote bere bizia gurpil-aulkian pasa beharko duela. Albiste horrek goitik behera aldatu du zuen bizitza.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-11-09 Ataun [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Kotxean normal nindoan baina
kolpetikan zerbait entzun.
Baztarra jota kordea galdu,
geroztik ezin erantzun.
Gorputz osoa gelditu egin zait
nahiz ondo buru ta zentzun.
Gure bizitza aldatu egin da,
orain zenbat estuasun!
Lehendabiziko jakin nahi nuke
berdin maiteko al nauzun. (bis)

Sorozabal:
Hontan pentsatzen egona naiz ni
zuk galdera egin aurrez.
Ni lehen bezela hara ta hona
ibili ninteke errez.
Zu berriz aulki xixtrin batean
joan behar halabeharrez,
baina hemen ez da ezer aldatzen
eta ez etsi mesedez.
Gure gorputzak aldatu dira
baina gure bihotzak ez. (bis)

Irazu:
Horrela bada asko pozten naiz
jakinekoa zergatik:
zure bihotzak sentimendua
neri hau gertatuagatik.
Ni aulkian ta zu hor bultzaka
aritu behar kolpetik.
Leheno elkarren ondoan beti
onetik eta txarretik
ta orain beti beharko degu
bata bestean aurretik. (bis)

Sorozabal:
Bata bestean aldamenetik
gu orain ezin askatu,
baina batera juan gintezke
eta ez zaitez kezkatu.
Nere barrua hila zegoen,
orain egin da esnatu
ta zu're ez zaitez urduri jarri,
pixkatxo bat sosegatu.
Nik laguntzen ta zuk estimatzen
biok behar degu asmatu. (bis)

Irazu:
Saiatu behintzat nahiz ta jakin ez
hori ote degun lortuko,
ezinduenak itxaropena
berez baitaka* gertuko.
Etxe berean, bihotz berean...
zertarako egin uko?
Sillan badago gorputza ez da
leheno bezela poztuko,
baino zu lasai muxu ematen
ez zait sekula ahaztuko! (bis)

Sorozabal:
Hau bezelako une batean
ze opari berezia!
Lehen esan degu "bete dezagun
gorputzaren eskasia".
Elkar lagunduz gure bidaia
ez da izango itsusia.
Mugitu ezina izan liteke
poza edo desgrazia,
helburuak nun jartzen ditugun,
hor dago alde guzia. (bis)