Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Xabier Legarreta "Arano"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Orixe Saria (8. 2001. Donostia, Añorga)
Actuación
2001-04-08 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Aldanondo, Aitor
Bertsolaris / Autores
Agirreazaldegi, Ainhoa
Legarreta, Xabier "Arano"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok kartzelan ezagutu zenuten elkar eta lagun min egin ere bai. Zu, Xabier, duela bi astebete aske utzi zintuzten. Gaur itzuli zara lehen aldiz kartzelara Ainhoari bisita egitera.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Xabier Legarreta "Arano"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Legarreta:
Preso sartu ninduten
kolpatuz buruan,
delituak ugari
neuzkan inguruan.
Orain barruko denak
ordea goguan.
Esplikatu nahi dizut
bisita orduan
libre dabilen batek
zer sentitzen duan. (bis)

Agirreazaldegi:
Zure kaleratzea
ez dago hutsean,
nik aldiz jarraitzen dut
berdin espetxean.
Ziur gustora hartu
zaituzte etxean,
eta ikusten zaitut
indartsu antzean.
Kontaidazu zer dagon
lau hormen atzean. (bis)

X. Legarreta:
Dardarka etorri naiz
ta izerditan blai,
inbidi gehiegirik
ez dizut eman nahi.
Rollo politikotan
ez gabiltza lasai,
lau hormen atze hortan,
esango dizut bai:
Euskal Herri oso bat
bizi da zure zai. (bis)

Agirreazaldegi:
Gaur arte giltzapean
kidea izana,
oraintxe joan zara
herriarengana.
Nik badaukat zuretzat
gordetako lana:
han zai izango ditut
aita eta ama,
nire partetik eman
besarkada bana. (bis)

X. Legarreta:
Alcalako kartzela
izan dezu sari,
funtzionarioen egurra
sarritan opari.
Euskal Herrian, berriz,
milaka gudari...
Ez etsi inoiz ere
ta eutsi lanari,
barruan ere bada
zeregin ugari. (bis)

Agirreazaldegi:
Nik orain bihotzari
ein nahi diot kasu,
barrutik zuretzako
baditut bi mezu.
Lehenago une gogorrak
pasata zaude zu;
orain duzun pozakin
poztuta naukazu.
Merezi duzu eta
disfrutatu zazu! (bis)