Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-03-24 Igorre Jaialdia
Conductor/a
Uriarte, Karmelo
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Hauek belarra maitatzen dute,
ez dute aski orbela,
ta belar soila jan ezkero be
ez da gizentzen horrela.
Erakustazu agindua ta
soltatu zazu papela,
nik asto hauek maitatzen ditut
neure semeak bezela.

I. Elortza:
Eta seme bat etxetik ez da
sekula be errez joaten,
Jaularitzaren politika be
ez da zatarra izaten.
Zure astook zoologikoan
jarri behar doguz aurten,
baserri honen izen ta guzti
zilarrezko plaka baten.

Egaña:
Nere bi hauek astarrak dira
batean eta bestean,
urtean zehar beti dabiltza
mantenuaren eskean.
Zoologikoan molda litezke,
hala da nere ustean,
baina kejuka hasiko dira
maiatzera iristean.

I. Elortza:
Maiatz aldean egongo dala
arrantza eta algara,
zu trankil egon zoologikoan
asto emerik be bada.
Zure astarren mantenuagaz
geu arduratuko gara
ta ordaindu behar dautsugunagaz
zeu be mantenduko zara.

Egaña:
Jaurlaritzatik datorren hau be
xelebrea da benetan,
nik lehen maiatza aipatu eta
zu laister hauteskundeetan...
PNVko mando jendea
desagertze orduetan.
Aizu, zerorri jarri zintezke
zoologiko horretan.

I. Elortza:
Elegantea dot lanpostua,
elegantea soldata,
maiatz aldean galdu beharra
besterik ez dogu falta!
Neu be prest nago hasi behar bada
lau hankan ta arrantzaka,
nire postua galdu behar badot
zeozer beharko da-ta!