Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-09-08 Ordizia Jaialdia
Gai-emailea
Sarasola, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Eizagirre, Estitxu
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Estitxu, duela gutxi hasi ziren Maialen mutil-lagunarekin. Honek, ordea, beti lanaren aitzakia egiten zuen elkarrekin egoteko orduan. Eta zu harrituta zeunden, hainbeste denbora kentzen zion lan hori zein ote zen jakin nahian. Azkenean, aitortu dizu: zure mutil-laguna, Maialen, artzaia da.

Descripción

Melodia
Anai-arrebak hementxe nator
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Hilabete bat ta erdi dala
hasi ginan biok alai.
Azkenaldian nahiko urduri
zabiltza, ez behintzat lasai.
Aizu, Estitxu, ba al dakizu?:
nabil Aralarren artzai;
maite-maiteena zu zaitut baina (bis)
badauzkat berrehun andregai.

E. Eizagirre:
Senargaiaren lantegi hori
ez zait gehiegi gustatzen.
Nerekin baino arkumeekin
hobe omen du pasatzen.
Zertan zabiltza ilunabarrez
zeranian ohira sartzen*
lotako nekin pentsatu ordez (bis)
zure ardiak kontatzen?

Lujanbio:
Mania det bai lo hartu aurretik
ardiak kontatzekoa,
deformazio txiki bat daukat
igoal preokupatzekoa.
Nere paretik pasa zinan behin,
jarri nintzen trantzekoa,
zure ilia daukazulako (bis)
ardi latxan antzekoa.

E. Eizagirre:
Ardi latxaren antza dudala
esan didazu horren fin!
Horrela bada nere ilia
orrazteari zuk ekin.
Aizu, senarra, azken gauza bat
nahiko nuke orain jakin:
kalian ea pasiatzen deten (bis)
akerraren adarrekin.

Lujanbio:
Aizu, akerraren adarrik ez da,
hortan zaude erratuta.
Zuretzat eta zurekin nahi det,
dezu aseguratuta.
Fantasia bat, kapritxo bat det
aspaldi burun sartuta:
gauren batean azalduko naiz (bis)
azeriz mozorrotuta.

E. Eizagirre:
Egun batean azeri gisa
behar omen dezu jardun.
Bale, tigresa trajearekin
aterako naiz ni ordun.
Egia esan ez da hain txarra
artzaia izatia lagun,
eta umerik ez baldin bada (bis)
arkumak hazi ditzagun!