Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Alaitz Sarasola
Bertsoa entzun |
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Alaitz Sarasola
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Agirreazaldegi:
Sagar txukunak ateratzea
aurten nire ahalegina
ta pestizidaz estali behar
beste modutan ezina.
Zu inguruan zabiltza eta
nonbait eman dizut mina,
baina ez zitzaizun ezer pasako
zeure tokian bazina. (bis)
Sarasola:
Sagarrondotan nere tokia
aurkitu izan det ondo,
pestizidena (h)onena dela
Ainhoak hala esan do.
Baserritarrak erabiltzen du
aspaldi kimika frango...
martxa honetan geroa ez dut
oso eztia izango! (bis)
Agirreazaldegi:
Nire sagarrak defendatzea
da orain nire asmoa
ta hortarako beharrezkoa
dena egitera noa.
Agian bide hau ez da izango
eztia edo sanoa,
baina zuk ere etsaientzako
badaukazu benenoa. (bis)
Sarasola:
Gaurkoan zure sagarrondoei
egina diet bisita.
Zuk nahi zenuke harrik gabeko
sagar haundi ta polita,
baina zergatik erabili gaur
pestizida ta kimika?
Baietz zerorri kaltetu irten
hobetu nahian hasita! (bis)
Agirreazaldegi:
Erlauntzak urrun dauzkazu eta
sagarrondoari eutsi,
sagar artean ikusten zaitut
noiznahi laztan ta igurtzi.
Neroni ere gaur kaltetzeko
gogoa duzu erakutsi,
ni ziztatzea libre da baina
sagarrak pakean utzi! (bis)
Sarasola:
Nik neuk sagarrak ziztetu arren
mantenduko dira ezti.
Egia esan ikusten zaitut
hauen ondoan amesti,
baina botiken aurrerapenak
irten daitezke garesti...
Sagarrak sagar izan behar du
bere harko eta guzti! (bis)