Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-08-26 Bilbo Jaialdia
Conductor/a
Martinez, Javier "Guti"
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Andoni, nik orain mesede pertsonal bat eskatu behar dautsut: abenduan loba bat eukiko dot. Sehaska kanta bat egingo dostazu berarentzako?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aita ta aman irrika zara
ta bien borondatea.
Sehaska bete dezu golpetik
ta bihotza're betea.
Ez al dakizu Xabier Letek
zer zion, ene maitea?
Sarritan onuragarri dela
negarrik ez egitea.

Zure negarrak sortzen du gure
kezka eta arrenkura.
Nun ote dago jaioberritan
zendun irribarre hura?
Ulertu arren gu ikusita
sentitzen duzun mindura,
pentsatu zazu jaio zerala
amesten dugun mundura.

Ia lo pixkat egiten duzun,
ene bihotzeko lora;
eta hartara aita ta ama
egongo gera gustora.
Egizu lo-lo obabatxoa,
oba, oba, oba, oba,
edo bestela zu ikustera
osaba etorriko da!