Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-02-04 Urruña Jaialdia
Conductor/a
Aizpurua, Karlos
Soubelet, Xabier
Gai-emailea
Soubelet, Xabier
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaur, hemen, Urruñan dugun bertso egun honek "Mattin eta Xalbador biziko dira" du izena. Zu, Amets, Xalbador zara; eta zu, aldiz, Sustrai, Mattin. Eta biok behar baino lehenago hil zarete herria sobera maite zindutelako.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Hainbat urtetan izanik ere
oso bertsolari fina,
hainbat urtetan eginik ere
barnetikan ahalegina,
hainbat urtetan azaldu arren
bertsuetan nere grina,
baina zeruak maite ninduen
nere herriak adina.

Colina:
Berso kantari aritu ginen
biak onenen gisara,
bersu kantari aritu ginen
biak plazatik plazara.
Herio jin zen sega ta guzti
gainetik botaz izara;
gu joan ginen, gu zendu ginen
eta oino bizi gara.

A. Arzallus:
Oraindik ere kantua ainitz
entzuten da hemen goitik,
eta gainera herria nola
dagoen untsa badakit.
Bainan hala ere entzun gabe ere
zeru honetan gogotik,
nere bertsuak emaiten ditut
Jangoikoaren ondotik.

Colina:
Beraz bertsutan aritzen zira
Jaunarekin otoitzean;
herria berriz nigarrez dago
gu biekin oroitzean.
Maialen, Maindi, Mizel Mateo...
iltzaturik bihotzean,
nere bersuak entzuten ditut
haien bersu bakoitzean.

A. Arzallus:
Gu joan ginen garai haretik
nahiz ta pasa den denbora,
zoritxarrean ihes joan ginen
mendi hegaletan gora.
Nahiz ta hemendik orain antzina
ezingo den joan inora,
giltza irriak duen artean
odola ere mintzo da.

Colina:
Plazarik plaza, saiorik saio
zeinek gehiago eskatu!
Plazan kantari aritzen ginen
eta etxean prestatu.
Sentimentuak, ziri zorrotzak
barne-barnetik askatu...
Etorkizuna badago eta
ez dago zertan kezkatu.

A. Arzallus:
Maisua eta bertso eskola
gogor lanean ari da,
eta indarra hartuz baitoaz
bertsogintzaren harira.
Gazte horiek lehen erran gisan
ai, zer-nolako diztira!
Hoiek entzuten ditugunetik
lainoetan bizi gira.

Colina:
Poz ematen du gure bertsuak
txalozartek babesteak,
poz ematen du gure xapelak
herriak ederresteak,
poz ematen du proiektu baten
herri batek sinesteak,
gu sortu ginen enbor beretik
sortu daitezen besteak.