Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa
Conductor/a
Agirretxe, Manuel
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Lizaso, Joxe
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Joxe Agirre, amona, eta Lizaso, aitona. Gaur, Joxe Agirre, ustekabeko ederra hartu duzu. Bere gelan aitona hor bilatu dezu asistenta sozial edo gizarte laguntzaileari eskutikan goxo-goxo helduta.

Descripción

Melodia
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-03-16 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso:
Esan nahi zuan emakumerik
ez zaitezela gonbita.
Hain dago aingeru gaixua eta
hain da aingeru polita!
Amonatxoa sinista zazu
orain hizketan hasita:
askoz gazteo sentitutzen naiz
besotikan igurtzita.

J. Agirre:
Aitona sartzen hasi zerade
nahikoa bide estura,
zuk maite dezun gaztetxo horrek
oain izango du eskura.
Sinistu zazu nahiko duela
sasoiko baten freskura,
hoinbeste alde egote al da
hemen eskutik eskura?

J. Lizaso:
Ez baitu ezer konprenitutzen
amona buru-txuriak,
zuri faltatu zaizkitzu nunbait
aitona honen egiak.
Halako aldakuntzak egin ditu
gaur izaera berriak!
Zuk ez dakizu zer goxo diran
gazte horren igurtziak!

J. Agirre:
Hori da hori zuk txoramena,
aitona bejondeizula!
Pentsatzen nago amets eginda
zeuk sinistutzen dezula.
Hainbat bidarrez esan zidazun
serbituko ninuzula,
ta hamar urte izango dira
ikutu ez didazula!

J. Lizaso:
Izan litake nere errua,
ni naiz halako figura,
ustegabeko biziosua
jaio nitzaden mundura.
Lehen galde dezu alderik dagon
hemen eskutik eskura...
horren eskua jeitsitzen baida
zuk ez dakizun lekura.

J. Agirre:
Halaz ta guztiz aparatoa
geldituko da tamainan.
Zertan zabiltza gazte horrekin
tokatzen ez dan kozinan?
Aspaldi hontan elbarri zaude,
hobea zinan antzinan.
Azkeneko aldiz hasita ere
bukau gabe gerau zinan!

J. Lizaso:
Honek senarrik ez du jarriko
betiko kontsueluan,
eskerrak orain gazte polit bat
dabilkitena onduan!
Ordu erdi bat pasatu nuan
arrimatuta lehenguan,
etxera harro aldegin nuan
zerbait egin nulakoan!

J. Agirre:
Harritzekua ez al da jaunak
aiton zahar honen eskola?
Beronek dio orandik ere
oso indartsu dagola,
baina aspaldi buruz behera du
bere erdiko hesola.
Horrentzat ez da erremeiorik
ez hala eta ez hola!

J. Lizaso:
Amona maite gaur ere ez dizut
hain maitatia igarri,
ez det pentsatzen nabilenikan
oaindik horren parregarri.
Ordu erdia pasatu nuan
hantxen musu eta zirri...
Ezagutu da ez dakizula
mundu berriaren berri.

J. Agirre:
Gauza berririk ez dakit, ez, nik
segitzen diot lehenian;
zurekin ere itxaropenik
ez dut etorkizunian.
"Amona maite" esateidazu
neri estuasunian,
inbusterian egiten dezu
besterik ez dezunian.

J. Lizaso:
Ez zaitezela horrela jarri,
ez nua haserratzera.
Lehengo batian aitona xahar bat
bildu zait aldamenera.
Erdalduna zan ta esan zidan,
Joxe, oroitzen al zera?:
"Una vez cuando llega a mi edad
cada uno jode a su manera".

J. Agirre:
Orain bersotan hasi al zera
zu erderaz hitz egiten?
Beste aitona xahar hura ere hor
egongo zan itxogiten.
Nahi dan bezela saiatu zaitez
zu zere lanak egiten,
baina ez dezu lanik jarriko
sehaskari eragiten.

J. Lizaso:
Ai, elusio xelebre askuak
darabilzkizu munduan!
Amets batekin bizi zerade
zere bizitza osuan.
Antzeman dizut nora zuazen
kantatu dezun bertsuan,
oain larogei urte Txirritak ere
horixen kantatu zuan.

J. Agirre:
Txirritarena ote zan hori
al zaude pentsamentuaz?
Ez nabil hemen besten txisteak
bersuetan kontatuaz.
Kontuak kontu penagarri da:
urteetan aurrera guaz,
ta hobeko deu bizi izatea
elkar errespetatuaz.