Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre:
Azafata, hurbil zaitez,
egizu mesede!
Gizon hau aldein zazu
orain alafede,
kiratsa baitario
bizarretik ere! (bis)
Egaña:
Bidaiari hau dijoa
errex eta merke,
hor doala sinisten
badet nahiko neke,
paketeen sailean
joan behar luke! (bis)
S. Lizaso:
Nahiz izerdi usaia
nik hemen zabaldu,
zortzi mila metrotik
gora gabiltza gu,
ta atea zabaltzeko
barrua behar du! (bis)
A. Agirre:
Zortzi mila metrotan
nunbait zera neka,
baina dezun kiratsa
ez da berriketa!
Gainera bi asientuak
hartzen ditu eta. (bis)
Egaña:
Aizu, nexka, mintzo zera
modu makalean,
ni pakeak eginez
inundik ahalean,
aulkirik ez badezu,
hartu magalean. (bis)
S. Lizaso:
Mendizalearentzat
kritika ugari,
azafata albotik
hizketan zait ari,
zuk ez egin kasorik
amona zaharrari. (bis)
A. Agirre:
Hain zahartuta nagonik
ez zazula uste,
zortzi mila metrotan
oxigenon truke,
ta orain oxigenoa
nik beharko nuke. (bis)
Egaña:
Hartu ezazu lasai
amona xahar, hara.
Tipo hau ez da igo
Everest puntara,
bere izerdi hori
beldurrarena da. (bis)
S. Lizaso:
Izerdia sortzen da
beharran neurrira,
amona jarri zaitez
besteai begira,
oxigeno falta da,
erretzen ari da1. (bis)
A. Agirre:
Ez da nekean izerdi
nago ohartuta,
nere ondoan dago
nunbait berotuta,
ez da, ez, izerdi ona,
izerdi-hotza dauka! (bis)
Egaña:
Ez dakit bota egin ditun
edota erori,
oraintxe entzun ditut
puzker bat edo bi,
izerdi usaia baino
txarrago da hori. (bis)
S. Lizaso:
Azafata ta amonak
hartzen naute estu,
usaia aldatzeko
nahiz ta nagon prestu,
hegazkin modernoak
dutxarikan ez du. (bis)