Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-11-17 Lazkao Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-11-17 Lazkao Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Baldintza igaro dugu, eta orain Nor-Nori dator. Ametsek elkarrizketa bat egingo dio euskaraz hitz egiteko eragozpenak soilik jartzen dituen Nafarroako presidenteari. Ez dakit izena aipatzea merezi duen ere: Miguel Sanz.
Gaiari oharrak
Amets Arzallusek bi mikrofonoetatik kantatu zuen. Mikrofono batetik Ametsen izenean,
eta bestetik Miguel Sanzen izenean.

Descripción

Melodia
Misiolari baten moduan
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-11-17 Lazkao Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Zuk ba al dakizu euskararena
bai eskubide bat dela?
M. Sanz:
Aizu barkatu ni Miguel Sanz naiz
ta ez hitz egin horrela!
A. Arzallus:
Ba al dakizu hitz egin nahian
jende asko dabilela?
M. Sanz:
Nahi dute baina ezin dute ta
ez dute ikasiko bela
Nik klaserikan ez dut emango
izorratu ditezela! (bis)

A. Arzallus:
Begi bistan da zuk euskaldunak
ez dituzula begiko.
M. Sanz:
Arrazoi duzu ni hoiekin naiz
oso miresmen gutxiko.
A. Arzallus:
Euskaldun zeran edo ez zeran
esan ezazu mutiko.
M. Sanz:
Hau Iruñea da, Naparroa da
ez al duzu sinetsiko?
Ez euskalduna, ez española
naparra naiz eta kito! (bis)

A. Arzallus:
Euskeraik gabe zer lirateke
Iruñeko San Ferminak?
M. Sanz:
Nere ustetan izango ziran
orain diranan berdinak.
A. Arzallus:
Baina euskaraz ikasten dabiltz
hemen jende gazte finak.
M. Sanz:
A, bai, entzun dut euskaltegiak
badituztela eginak.
Tira, banoa, ta agurtzeko
Lazkaori eskuminak. (bis)