Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-11-30 Zaldibar Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jon, zu Olentzero zara. Ez dakit nik zergatik, iazkoa jendearentzat lan egiten zenuen azkenengo aldia izango zela egin zenuen zin. Gaur, hor zaude zure bordatxoan, arrautzatxoak jan dituzu, kapoia daukazu zain, eta halako batean hotsa sentitu duzu. Eta baten bat ate joka hasi da. Hemen daukazu abendua.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Basoa triste dago
barruan lainoa
eta kanpokaldean
izar nimiñoa.
Hor zaude abendua
banuen susmoa
baina aldatua det
aurtengo asmoa:
zu bazatoz zitara
baina ni ez noa.

Murua:
Ez al zera bada zu
mugitutzeko gai
edota ez al dezu
hemendik irten nahi?
Arren lehengo Olentzero
esan zaidazu "Bai!";
ezin zera gelditu
hemen lasai-lasai:
haurrak beti bezela
hor daude zure zai.

Maia:
Haurrekin esperantza
haundia daukazu
baina kontsumismoan
hor dabiltz jo ta su!
Dirua bakarrik da
gidari ta maisu;
aspaldiko erruaz
konturatu nauzu:
ilusio faltsua
horixe zera zu.

Murua:
Beti egin diezu
horrenbeste sari!
Zu izan zera haien
urteko janari.
Ez zaiozu ukatu
hori haurtxoari.
Egin nahi diozu aurre
Kontsumismoari?
Anaitasuna eraman
ezaiezu sari.

Maia:
Zuk ikusten dituzu
arreba ta anai
ta nik ikusten ditut
denak nere etsai.
Ipuinetako soilik
halaxe naute nahi
eta anaitasuna
hipokresiaz blai
dozena bat eurotan
jarri dute salgai.

Murua:
Dozena bat eurotan
guztiak mirabe
haiek egin nahi dute
Olentzeron jabe.
Zu zaituzte itxaropen
zu zera aldare
horrexegatik aurten
berriro zai daude
haurrak ez baitira haur
ilusio gabe.