Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2002-05-31 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2002-05-31 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nerea Elustondo
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Elustondo:
Ezkondu nintzen iaz ni eta
nolako buruhaustea!
Gauean edo goizean hura
hautsak kenduaraztea!
Eta azkenik erabaki nun
beregandik bereiztea
bizia baino nahiago baitet
nere senarra uztea.
Agirreazaldegi:
Egiarikan begi aurrean
ez jarri neri mesedez!
Bizimodu hau neronentzako
ez nuen espero aurrez.
"Aldatuko naiz" entzuten nuen
jipoi bakoitzean errez.
Jadanik bera ez da aldatuko
eta neroni ere ez.
Elustondo:
Zure senarra ez da zintzoa
ez da betere noblea
gazte garaiko enkantu oro
dauka barruan gordea.
Aldaketa bat izan da zure
azalaren kolorea.
Beraz bigarren aldaketa bat
egitea da hobea.
Agirreazaldegi:
Nik aldaketa horretarako
nola indarrik ez dutan
egunez egun hementxe nago
senarraren arriskutan.
Egunean behin utzi izan nau
zeharo modu juxtutan
gutxien uste duzuenean
neuk hartuko dut eskutan!
Elustondo:
Zure eskutan hartzea nahiz ta
pentsa halabeharrean
hori egiteko adina indar
ez dezu hemen lurrean.
Agindu zendun senarra hartzea
onean eta txarrean
baina ez duzu makurtu beharrik
tirano baten aurrean.
Agirreazaldegi:
Bihotza ez baina burua daukat
tirano horren esklabo
hogeita hamabost urte luzetan
holaxe nabil luzaro.
Nere senarra gorroto dut ta
neure burua gehiago
ta bi arrazoi horiengatik
heriotzaren zai nago.
Elustondo:
Hori entzunda hau da tamala
eta nolako trantzea!
Une honetan ez da komeni
inork bururik galtzea.
Heriotzaren zai omen zaude
hau da desesperatzea!
Ez al da hobe zure senarra
heriori bidaltzea?
Agirreazaldegi:
Jadanik ez zait itxurarikan
geratzen niri irrian:
kolpeak ditut bular aldean
zangotan eta gerrian.
Inoiz senarrak ni sartzen banau
kolpe batez hilerrian
nik ez dut ausardirik izan ta
zeuk zabal zazu herrian.