Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-09-06 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Maia, Jon
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Gaur egun dugun egoerakin
egin ote liteke jai?
Inguruetan nik behintzat ez dut
jende asko ikusten alai.
Tablauan ere egon gintezke
nork daki ondo zeren zai?
Azkenaldian etxean ere
ez naiz egoten ni lasai!

Maia:
Horrelakorik ez dut ikusi
nere bizitzan gaur arte!
Franco gaiztua izandu zela
zaharrenek hala diote.
Gure herrian genozidioak
irauten duen bitarte
kantatze hutsa kontradikzio
haundia izan daiteke.

Egaña:
Baina egirik ezin da gorde
gure barru saminduan
bestela hori gera liteke
modu lizundu minduan.
Nahiz eta denok aurkitzen geran
mehatxuaren orduan
datorren hura kantatzen degu
eta datorren moduan.

I. Elortza:
Kultur lanean ari dena ta
euskalgintzari lotua
utopiaren grina ez duena
orain ere agortua
preso denaren senidea ta
kartzelan atxilotua...
Horientzako denentzat nire
legez kanpoko botua.

Maia:
Hitza ukatu egin digute
ta jadanik zer gera gu?
Demokrazirik ez da existitzen
España bera eredu
baina halare bersolariok
abantaila bat daukagu
paperez ezin esan leikena
bersoz esan dezakegu.

Egaña:
Dirudienez Madrilek galdu
egin zun bere brujula.
Euskal Herrian askok daukate
ahots bat mardul-mardula.
Pribilejiatu hutsak gera gu
ezin da ahaztu sekula.
Aprobetxatu beharra degu
altabozak dauzkagula.

I. Elortza:
Hanka-sartzeak izan litezke
noski aldez edo moldez
baina etortzen den edozeri
ezin zaio egin oles.
Madrilgo epaile bat nola egin
gure herriaren juez?
Oraintxe gure eskutan dago
biziko garen edo ez.

Maia:
Non dago orain legaltasunak
adierazten duen marra?
Ez da erreza momentu hontan
irtetzea irriparra.
Kanta dezagun bizi nahia ta
kanta dezagun negarra
ta etsipena izan dadila
kantatzen ez den bakarra!

Egaña:
Bersolaritza izan liteke
inoiz jolas atsegina
hurrena berriz amorru oihu
hurrena erdi mitina
bersoa degu adierazpen
askatasun imajina
ta bersolari ez ginateke
geu isilduko bagina.