Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-06-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-06-22 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ginekologoaren kontsultan zaudeten bi emakume zarete. Sarriegi lehen ekografia egitera joan da; Maialen, berriz, abortatzera. Itxarongelan zaudetela, biak hizketan hasi zarete.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-06-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarriegi:
Bikoteaz banuen
hainbat adostasun
eta hustu genuen
nahikoa maitasun.
Batzuentzat goxo ta
besteentzat lizun...
nik galdetuko dizut
eta zuk erantzun:
ez al dezu jakin nahi
barruan zer dezun?

Lujanbio:
Ai barruan zer dedan
pentsatzen ze lana!
Derrepente beltz dago
nere panorama.
Orain ta orain arte
hain gazte izana
nik oraindik ez nuen
bihurtu nahi ama.
Tristura bakarrik da
barruan dudana.

Sarriegi:
Zurea ez da tristura
hain baitzaude izu!
Pertsona bat dezunik
ez ote dakizu?
Ezin duten ugari
dira sarri kexu.
Abortuaren alde
seguro zaude zu
baina ez dezu nahiko
ikusten badezu.

Lujanbio:
Nahigabekoak dira
hainbat enbarazu
badira gisa hontako
beste mila kasu!
Haurra ez izatea
hautatu det aizu.
Hain pozik ta hain bete
azaldu zera zu...
ez pentsa, inbidia
ematen didazu!

Sarriegi:
Nik zer ikusten dedan
esatera nua:
inbidia dezula
daukazu susmua
baina zuk'e badezu
barruan amua
bihurtuko da zure
ametsen mamua
gaurko lasaitasuna
biharko damua.

Lujanbio:
Ez pentsa nik ez daukat
kontraesan faltik;
ezezkoa hautatu det
ta jakin zergatik:
akaso bihar izan
dezaket damutik
ez det abortatu nahi
nik neronengatik
baizik ta jaioko den
txikiarengatik.