Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-01-20 Mungia Jaialdia
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok Gara eta Egunkaria-ko zuzendariak zarete: zu, Andoni, Gara-koa, eta zu, Aitor, Egunkaria-koa. Gaur hartu duzue Garzonen denuntziaren berria.

Descripción

Melodia
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entidades
Euskaldunon Egunkaria
Gara-Euskal Herriko egunkaria

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Justiziak du atxilotuta
jotzeko borondatea.
Guk egin gendun bakar-bakarra
geure lana egitea.
Gaur egunean delitua da
nahi den hura esatea
ta okerrago delitua da
belarriak izatea.

Mendiluze:
Lehen Egin-ekin hasi ziren ta
soka berberari tira.
Horretarako aitzaki on bat
eman bagenu sikira!
Garzon aspaldi lege hau zer den
garbi azaltzen ari da:
iritzi denak direla libre
bere aldekoak badira.

Egaña:
Elkarrizketa azaldu gendun
ahal zenik eta gardenen.
Dirudienez entzute hutsa
delitua dugu hemen.
Lehengo garaita itzuli gera
hara kontuak zer diren!
Lehen'e errege despota batek
mezularia hil zuen.

Mendiluze:
Egin genuen elkarrizketa
ta handik zenbat ernegu!
Terrorismoan mehatxupean
delinkuentetzat gaude gu.
Hortik aurrera geuk geure lana
nola egin dezakegu
gertatzen dena kontatu eta
pekatu egiten badegu?

Egaña:
"Elkarrizketa, elkarrizketa"
aldarria denek fuerte
elkarrizketa aipatuz denek
pasa dute hainbat urte;
elkarrizketak ba omen ditu
ez dakit zenbat bertute
ta elkarrizketa egin duena
kartzelan sartu nahi dute!

Mendiluze:
Aspaldi hontan azaldu dute
nahiko aurpegi gogorra
ta gure kontra hastea izan da
hau azkenaurreko obra.
Elkarrizketa famatzen dute
ze elkarrizketa horra:
komeni zaien elkarrizketa
zu mutua ta ni gorra.