Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-10-12 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-10-12 Oñati Lagun-artekoa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok guraso palestinarrak zarete. Zuk, Andoni, aitak, uste duzu zuen hamabi urteko semea borroka armaturako prest dagoela. Sebastian ama ez dago hain ziur.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-10-12 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Gure Ibrain indartsua da
badauka bere grazia.
Borrokarako presto daukagu
armaz edo biluzia
ta heriotza badegu ama
zuk dezun beldur guzia
heriotzakin lortu dezake
behin betirako bizia.

S. Lizaso:
Piztu berri den izarra zertan
hemen presaka itzali?
Aitan ideiak mutil koxkorrak
ezin ditu erabili.
Ez al da hobe heldu artean
poliki samar ibili?
Gonapetikan irten orduko
gerrara ez zazu bidali!

Egaña:
Gure semeak berez badauka
hainbat heldutasun gradu
lagunartean bere koadrilan
borroka ikasten dihardu.
Nik horretara ez det bultzako
ez naiz hartaino soldadu
baina ez diot galeraziko
berak horixe nahi badu.

S. Lizaso:
Nahi dun ez dakit zuk bide hortan
jarri nahi dezu tamalez.
Hamabi urte eta zergatik
busti behar du odolez?
Hiru-lau urtez geure ondoan
izan dezagun mesedez!
Orduan berak hautatu beza
joan nahi duen edo ez!

Egaña:
Berak aspaldi aukeratu du:
hasi litzake borrokan
baldin hortako eskubiderik
baleukake lur on hontan.
Ama bat zaitu bestea dauka
sortu genuen lurrotan
eta ama bat galdu dezake
bestea eskuratzekotan.

S. Lizaso:
Aitan ametsa izan diteke
semearentzat kaltean.
Pentsatzen ere ez da asmatzen
hamabigarren urtean
eta semea haruntz joatea
agian errematean...
Bildotsak ez du etorkizunik
sekula otso artean.