Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-02-10 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andoni, Maialen zure alaba poz-pozik ibili da aste osoan gaur, Bilbon, Takolo, Pirritx eta Porrotx egongo zirelako, baina ez dakit nik zer pasatu den, eta ez dira etorriko. Hori jakin duenean, negar batean hasi zaizu Maialen.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña: Negar malkotan ikusten zaitut
ene alaba xarmanta.
Pailazozale izana zera
orain pailazoak falta.
Konprenditzen det zure malkoa
zure zotinen marranta.
Arrazoi dezu sarri helduak
negargarriak gera-ta.

Lujanbio: Negargarriak zerate baina
horrekin ez nago lasai.
Hilabete bat bageneraman
joateko asmoz alai.
Nik joan nahi nuen eta gelako
lagun guztiek ere bai.
Aita gezurra esan al didazu
zuk ez dezulako joan nahi?

Egaña: Ez det gezurrik bate kontatu
jarri dezaket lepua!
Pailazo hoiei kendu diete
baimena eta lekua.
Umetxoaren ezaugarri da
irribar benetakua
eta helduon ezaugarri da
bengantza ta mendekua.

Lujanbio: Bengantza ta mendekua dira
neretzat arrotz bi izen.
Aita zergatik azal zaidazu
ez dut ezer konprenditzen.
"Suspenditu da" esan didazu
ta ez zait ondo iruditzen;
ikastolara joan beharra
ez da inoiz suspenditzen!

Egaña: Ikastola da premiazkoa
zer ari zera esaten?
Konprenitzen det: pailazo falta
ez da xamurra jasaten.
Ideia bat dut: biok eskutik
udalan aurrera irten
agintariak hasi baitira
pailazoana egiten.

Lujanbio: Irrikia nun Takolo, Pirritx
eta Porrotx ikusteko
ta orain berriz irrikia dut
pailazoz mozorrotzeko.
Nungo gizonek esan du hoiek
dirala gure kalteko?
Ta hori esan duen gizona
zein da hori esateko?