Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hau egoera itsusia!
Zalantzan dago bizia
munduak hau du krisia.
Zaudete lasai eutsiko degu
kapitalan harresia:
Iranen kontra bidaliko det
gure armada guzia. (bis)
Mundua neri begira
orain'e hala ari da
konpondu dezaket di-da:
basamortua degun hortara
zazpi mila bonba tira...
Irandar edo dalako hoiek
bapo damutuko dira! (bis)
Zalantzan daukat kokota
zerebroa erdi jota
alzeimerra den golgota.
Iran ez ei da Irak baizikan
konsejero batek bota.
Hoiek'e etsaiak izango dira
beraz ez dio inporta! (bis)