Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-03-22 Bilbo [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anertz Muniategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
BBK Sariketa (10. 2002)
Actuación
2002-03-22 Bilbo
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lekue, Etxahun
Muniategi, Anertz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aita-semeak zarete. Etxahun aitak zin egin zion Begoñako Amari Anertz semeak karrera amaituz gero, belauniko joango zinetela biok basilikaraino. Anertz, ikasketak bukatu dituzu, eta aitak basilikara eraman nahi zaitu esana bete dezazuen.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-03-22 Bilbo [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Anertz Muniategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Muniategi:
Karrera bukatuta
lasai dut arnastu
orain ez nago lehen
nengon bezain estu.
Belaun bururik ez dut
alperrik nahi laztu
zure zinak zeureak
dira, ez ahaztu. (bis)

Lekue:
Aprobatu dozu ta
orain zagoz aske
holantxe dabiltza bai
gaur hamaika gazte!
Baina ni horren trankil
nagonik ez uste
sufritu beharko duzu
nik oin arte beste. (bis)

A. Muniategi:
Barruan gorrotoa
bestela zer dauka?
Hola hitz egiteko
semearen aurka.
Nik neuk ez dut buruan
bideko gomuta
nik jarraituko dizut
kotxea hartuta. (bis)

Lekue:
Bide hortatik seme
zu zoaz alperrik
artrosiagaz ez dot
min bako hazurrik.
Belaun buruetan be
ez dekot indarrik
igual joan beharko dozu
baina zeuk bakarrik. (bis)

A. Muniategi:
Zure eskaintza horri
uko egin beharko
nire belaunak ere
daude nahiko txarto.
Agindurik ez daukat
Jaungoikoantzako
fedea agureen
kontua delako. (bis)

Lekue:
Aitari era hortan
ez berba ein, aizu;
orain arte izan naz
beti zure maisu;
orain Begoñaraino
joango zara zu
agure izatera
heldu nahi badozu. (bis)