Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-08-22 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Tobalina, Jon Ander
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Oihane
Estiballes, Arkaitz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Oihane, txozna bateko barran zure potea eskatzen zaudela, Arkaitz agertu da, hau ere pote bat eskatzera. Berba egiten hasi, gerritik lotu eta dantzan hasi zarete.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Arkaitz Estiballes

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estiballes:
Hamabietan atera gara
dutxatuta eta guapo.
Zita jarrita omen geneukan
hemen Kaskagorrirako.
Tragoa eskatu ta bat-batean
dantzan hasi zertarako?
Zuretzat tipo ona dudalako
kliente ona naizelako...? (bis)

O. Enbeita:
Neska bat hartu aurrean eta
dana burura igota...
bat ere ez da hemen kliente
ta holakorik ez bota.
Agarrau egin nahi zendula ta
zure zilborraren kontra...
soltau nagizu apur bat arren
erdi itota nago-ta! (bis)

Estiballes:
Beraz itota omen zauzkat nik
horrekin zara atara
baina lehenago egina dozu
hainbat barre ta algara.
Zure ezpanak hurbildu eizuz
hemen neure ezpanetara
ta ito bardin egingo zara
ta hobeto egongo gara. (bis)

O. Enbeita:
Goxotasuna ere badozu
nabari da alafede!
Baina ezin dot nahi ta be izan
egoera honen jabe.
Muxu bat emon nahi dautsut orain
nahi dautsut baina ai ene!
Ezpanetara ez naz helduko
puntiletan jarrita be! (bis)

Estiballes:
Puntiletan be ez dala heltzen
erantzun deusta sorginak!
Makurtu ere egin naiteke
bagara hain gazte finak.
Zertako izan hain lotsatiak
herabe eta birjinak?
Itzun gaitezen biok lurrean
guztiok gara bardinak. (bis)

O. Enbeita:
Gerotxuau bai itzungo gara
baina arren ondino ez
pauso bat beste baten atzean
nik ez baitot hartzen errez.
Makurtu ere egin zeinke zu
lehen zuk esan dozun legez
ta behin makurtzen baldin bazara
deklaratu egin zaitez. (bis)