Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-09-13 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Ezin ukatu giroa dago
pil-pilean bero-bero.
Nahi ta ezinak sortu ohi ditu
nork daki zenbat endredo!
Desafioak etengabeak
ta redadak egunero...
Realitatea ez da ikusten
begiak itxi ezkero. (bis)

A. Egaña:
Parte Zaharrean jaio zen Bilintx
eta Bulebarrean hil...
Ehun bat urtetan ze aldaketa
erabateko borobil:
orain euskera gutxi entzuten da
eta gaztelera trankil
Bulebarrean jende gehiena
McDonald's parean dabil. (bis)

M. Lujanbio:
Euskal Herriko panorama da
ezaguna urtez urte
bertan jende askok entzuten ere
dakienikan ez uste
bi begi zabal-zabalak baino
belarririkan ez dute
ta begietan lauzpabost marra
txuri-urdinak dituzte. (bis)

A. Mendiluze:
Haurtxo txiki bat dauka besotan
soineko zahar bat soinean
jende artean oinutsik dabil
lau xox bildu ezinean;
gutxi behar ta dena falta du
eskale bat da finean
baina ez da bizi Afrika aldean
baizik horko ixkinean. (bis)

S. Lizaso:
Konpondu zaigu askatasunik
ezaren garai goibela
manifarikan ez da egiten
garai batean bezela;
ertzainak txintxo betetzen dute
bakegilean papela
ta Mirandara eraman dute
Intxaurrondoko kuartela. (bis)

A. Egaña:
Kamara sartuz McDonald's horren
kristal txuritan barrena
hemen okela ondo pentsatuz
plastikozkoa da dena
edo Domingo Kanpaina haren
azpiko mandoarena
ta Udaletik kendu diete
irekiera baimena. (bis)

M. Lujanbio:
Lepoa luze, baba daiola
ta pantalla parez pare
ta bat-batean eztanda batek
aztoratu zun goi ta behe.
Baloi guziak zulatu ziren
bat bera geratu gabe
atentadu bat ederra izan zen
humanidadean alde. (bis)

A. Mendiluze:
Gaueko haizea gogorra zenez
ta haurrarentzat kaltea
auzoko batek erabaki du
manta zahar bat ematea.
Beste histori askotan legez
hontan ez al da tristea
realidadetik hain gertu egonda
fikzioa izatea? (bis)