Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-09-05 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok aita-semeak zarete. Sebastian, zuk, aita baserritarrak, uda guztia haserre pasa duzu egin dituen eguraldiak egin dituela-eta. Sustrai semea berriz txoratzen egon da egindako eguraldiarekin.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Aita-semeak baina ezberdin
bakoitzaren interesak:
bata ez du ezerrek kezkatzen
bestea berriz babesak
eta aitarik ez du asetzen
semeak daukan lainezak
zu eguzkiak beztu zaitu ta
ni euririk batere ezak. (bis)

S. Colina:
Arrazoi duzu baina horixe
ez al zen zure kaltera?
Uda guztia igaro baitut
juerga batetik bestera
eta etxera iristen nintzen
zazpiretatik aurrera
ta hala ere beztu egin naiz
hortik kontuak atera! (bis)

S. Lizaso:
Juergarik juerga zu ez zabiltza
oso bide zuzenean
arretarikan ez dezu jartzen
zeure aitan esanean.
Formalagoa izan nintzan ni
aizu gazte nintzanean
nere ustetan seme bat nuen
eta hontz bat azkenean.(bis)

S. Colina:
Gezurti bat dut aldamenean
ta zertan hasi ezbaian?
Aita lanean aritu ohi da
mendian eta zelaian.
Azken boladan dagoen arren
euri pixkat egin nahian
zuk nahiko txanpain edan zenuen
gaztia zinan garaian! (bis)

S. Lizaso:
Oraindik ere edaten dut nik
lanaren ondorenean
eta zuk berriz egun guztia
beti pasa etzanean.
Zer eginikan ez da falta ta
hasi semea lanean!
Uraren bila joan egin behar da
bera etortzen ez denean! (bis)

S. Colina:
Barkatu baina zergatik sortu
hortatik hainbat apuru?
Bizitzen ongi badakizula
aita ez nago seguru.
Urikan ezak orain artean
ez gaitu ikaratu gu
eta urikan ez dagoenez
ardoa edaten dugu. (bis)