Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-07-27 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-07-27 Gorliz Jaialdia
Gai-emailea
Loizaga, Miren
Bertsolaris / Autores
Artetxe, Miren
Egaña, Andoni
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak zu aukeratu zaitu, Miren, Andonirengana joan eta erretiratzeko eskatzeko, alegia, gazteei plazak uzteko.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personas
Egaña, Andoni
Entidades
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-07-27 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe:
Zure buruak zapuzten ditu
gazte guztien ametsak
ta zure kantu beroarekin
datoz gure garai beltzak.
Zuk gazteengan ta berriengan
esperantza jarri behintzat
txapelak gorde zuretzat baina
plaza bat utzi besteentzat.

A. Egaña:
Aizazu Miren behingoagatik
ez zaite jarri horrela
neronek ere amets bera dut
gainditu nazazuela.
Urte batzutan segi nerekin
gaur, orain, zauden bezela
ta gutxi barru helduko dira
bai plazak ta bai txapela.

M. Artetxe:
Nik plazaren bat nahi dut ordea
ta txapela berriz berdin
zu hor zabiltza lehertaraziz
mila sailkapen ta rankin.
Baina guztia ez dago ondo
ta aldatzeari ekin
neska gazteak aspertzen dira
berrogei urtekoekin.

A. Egaña:
Azkenerako adarra joaz
hasi zatzaizkit xuabe
aizazu Miren esango dizut
hor zaudenez parez pare:
nere iritziz bertsogintzako
bide zuzenean zaude
bertsolariak jakin behar du
apur bat aspertzen ere.

M. Artetxe:
Bai, bai, guztiok dakigu aspertzen
ta gehiegi ere bai noski
baina utzi itzazu bertso kontuak
ta atletismoan busti.
Utzi ezazu bertsolaritza
zure maratoi ta guzti
ta ahulegi sentituz gero
partxisa ez dago gaizki.

A. Egaña:
Zaletasunak asko dira ta
partxisa ez aukeratu
ni izaeraz ezin ninteke
etxe txokoan geratu.
Gazteak ezin lezake beti
zaharra urrutiratu
Mayok be ez du erabakitzen
Amstrong noiz erretiratu.

M. Artetxe:
Ez, antza denez ez zara Andoni
nere tranpa hontan erori
elkarrizketa hastapenean
ere argi zegoen hori.
Baina gazteak etxean daude
eta plazak berriz gori
nik ezin zaitut konbentzitu ta
deitu Imanol Lazkanori.

A. Egaña:
Urterik urte, plazarik plaza
nabil marrazo asekaitz
beste asmorik ez dut buruan
erretiratzea garaiz.
Txirritak nahiko arrazoi zeukan
pentsatu izandu dut maiz:
ez nazazula bultza Mirentxu
neroni eroriko naiz.