Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-12-19 Zumarraga Jaialdia
Gai-emailea
Fernandez, Antton
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mendiluze Arnaldo Otegi da, eta Peñagarikano Xabier Arzallus. Biak "Eusko Gudariak" kantatzen ari dira.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Zeinek pentsatu behar nuela
hau noizbait ikusteko gai?:
Xabier Madrilen kantuan eta
periodistak han bere zai.
Ezin ukatu kantuak berak
baduela mila dohai
baina hitz berberek zure ahoan
bera ez dute esan nahi.

A. M. Peñagarikano:
Sarri-sarritan haserretzen naiz
zure berba bakoitzeko
zu ere noski euskaldun zera
baina ez nere bihotzeko.
"Gora Euskadi" nik kantatzen det
nahiz ez zenuen usteko
eta gerturik nago odola
bere alde emateko.

A. Mendiluze:
Normalagoa beste zenbaitek
zure erruz ematea.
Merezi luke zure auziak
barrura eramatea
errexa baita prest nagoela
edonori esatea...
Ba al dakizu benetan zer den
gudaria izatea?

A. M. Peñagarikano:
Garai batean egiten nuen
sermoia eta ofrenda
ta gero berriz nik politikan
bete-betea agenda
ta gerra hartan ezkutatuak
luzea dugu zerrenda.
Gudari zer dan ondo badakit
aita gerran hil zuten da.

A. Mendiluze:
Baina ez hasi garai bateko
oroitzapenen karraio
gerra oraindik piztuta dago
egongo ez balitz nahio.
Zenbaiti utzi diezu hiltzen
bizkarra eman ta aio:
gurean horri gudaria ez
kobardea deitzen zaio.

A. M. Peñagarikano:
Barkatu baina ez zait gustatu
zure oraingo mitina.
Españolista neri hots egiten
egin dezu ahalegina.
Hanka sartzea zuk egin dezu
haunditan ere haundina:
zu're kartzelan egongo zinan
kobardea ez bazina.

A. Mendiluze:
Bistakoa da kritikatzea
zuk ez dezula atsegin
onartuko det kobarde bat naiz
ni're zure gisan berdin.
Beraz jarraitu lehengo bidean
prentsara azaldu dedin;
zoaz berriro, zoaz Madrila
eta antzerkia egin.

A. M. Peñagarikano:
Eta zerorrek egindakoak
ez al dauzkazu buruan?
Kale borrokan zenbat dabilen
hartu ezazu goguan:
zuk xaxatu ta haiek bultzata
udaran eta neguan
eta burua gero ezkutatu
abestruzaren moduan.

A. Mendiluze:
Batzutan latzak izaten dira
borrokaren ondorenak
zuk baino askoz hobeto daki
gertutik bizi duenak.
Denak ez dira zuzen ariko
sortuko dira problemak
baina gehiago ez du lortuko
etxean gelditzen denak.

A. M. Peñagarikano:
Zu ere ez zera nere maitea
ta ni ez naiz zure kuttuna
nahiz ta berriro garbi aitortu
zu're zera euskalduna.
Presoak gora, presoak behera
zure betiko jarduna
zu zera hemen euskal presoak
aprobetxatzen dituna.

A. Mendiluze:
Alper-alperrik ariko gera
eta uztea onena
ezin aldatu gure buruan
hain barruan dagoena.
Baina aspaldi eskatu degu
aldatu behar zela dema
ta Josu Jonek egingo ahal du
zu ausartu ez zinena!

A. M. Peñagarikano:
Zenbat borroka egiten degun
egunero-egunero
ta etekinik izango al da
hola saiatu ta gero?
Josu Jon Imaz hor izaterik
aizu ez nuen espero
Egibar askoz nahiago nuen
aukeran jarri ezkero.