Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-10-11 Urruña [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-10-11 Urruña
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Agian jakingo duzue: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hasi da. Maialen da faboritoetako bat. Jon Sarasuak 1991ko Gipuzkoako Txapelketan tongo egin zuen. Maialenen buruan aurtengoan horrelako zerbait egiteko asmoa dago. Horretan dabilela, Aitor aingerua eta Sebastian deabrua azaldu zaizkio.

Descripción

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-10-11 Urruña [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Ene Maialen bertso ederrak
buru barruan dituzu
eta zergatik bota kaxkar bat
ondo pentsatu al duzu?

M. Lujanbio:
Nik maite ditut bertsoak, hitzak
ta maite dut hika-mika.
Ia aspertu naiz hainbat numero
ta hainbeste matematika.

S. Lizaso:
Joan zaitea ta tongo egin
hortan dudarik ez dago:
bertsoa epaitzen beti zaila da
ta bat-batean zailago.

M. Lujanbio:
Arrazoi duzu hori egingo dut
joan oker kantatzera
baina hortarako lehendabiziko
nola pasa finalera?

A. Mendiluze:
Tongoa egin nahi omen dezu
ez dezulako atsegin.
Protesta egin behar badezu
hasera-haseran egin.

M. Lujanbio:
Ez, bukaeran izan liteke
horrentzat une gailena:
igual tongoa egin nahi eta
aterako zait onena.

S. Lizaso:
Arrazoi dezu holako trantze
batean igual aurkitu
ta bertso ona sortzen bazaizu
bukatu gabe gelditu.

M. Lujanbio:
Ez da ez txarra, ona litzake
nere fama hori puztea
eta jendea emoziotan
eta irrikiz uztea.

A. Mendiluze:
Gogoak eman dizula eta
nolaz erabaki duzu?
Jende pila bat da txapelketa
txapelketa ez zera zu.

M. Lujanbio:
Ni ez naizela txapelketa ta
ama, zenbat kontseju on!
Nerekin badet nik nahikoa lan
beste guztiak hor konpon.

S. Lizaso:
Joan zaitez ta tongo egin zazu
nik esandako moduan
Sarasuaren kategoria
izango dezu orduan.

M. Lujanbio:
Tongo egin edo tongo ez egin
zertan dudatu gehiago?
Bai aitortzen det Sarasuakin
enamoratuta nago.

A. Mendiluze:
Baina saiatu irabazten ta
ondoren eman egurra.
Beti da bertso inportanteena
txapeldunaren agurra.

M. Lujanbio:
Urte guziko bertsoik onena
txapeldunana al da ba?
Txapela egun batean goxo
ta urte guzian karga.

S. Lizaso:
Hara Maialen ez zazu bete
aingeruaren esanik
eta horrela ez dezu izango
agurra pentsatzen lanik.

M. Lujanbio:
Hara aingerua ta deabrua
ta biak jakitun uste
horren seguru bazabiltzate
zeuek kantatu zazute.