Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-09-12 Arrasate [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-09-12 Arrasate
Gai-emailea
Urain, Kepa
Bertsolaris / Autores
Goikoetxea, Ekaitz
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gipuzkoako Txapelketan, Zarauzko finalerdiaren amaierako agurrean, txapelketatik plazara jauzia egin nahi zenuela kantatu zenuen. Lortu al duzu?

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-09-12 Arrasate [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntaren puntan dabiltza hainbat
bertsolari on ilustre:
Agirre, Martin, Iñaki, Ekaitz
ta ezusteak ezuste.
Gazteak sarri txapelketara
kondenatu ohi gaituzte.
Egoera hau xamurra denik
inork ez dezala uste
txarrak gerala konprobatzeko
aukerak nahi genituzke. (bis)

Batzutan triste kantatzen degu
beste batzuetan alai.
Gure ustetan izan badegu
hainbat bertute ta dohai
baina bertsoen gurpil zoroak
betiko bidean darrai;
ez ote gera bertso bazkari
ta afariak pizteko gai?
Txapelketako bertsolaria
bakarrik ez det izan nahi. (bis)

Ahalegina maiz izaten da
gogorra bezain labaina.
Saio askotan eman izan det
beste batzuen tamaina
baina oraindik ez zait etorri
merezitako ordaina;
bertsozaleen fauna bitxia
ez al da jabetu baina
bertsolaritza soilik ez dela
Lizaso eta Egaña? (bis)