Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-07-04 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-07-04 Muxika Jaialdia
Gai-emailea
Enbeita, Moises
Bertsolaris / Autores
Estiballes, Arkaitz
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Hogeita bi urte kartzelan pasatu ondoren, zure hogei urteko semea ikusi duzu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-07-04 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz eta hogei urte
espetxean galdu
seme eder polit bat
geurekin daukagu
aitaren ideiarik
ez dauena saldu;
bere burua eta
herri zahar hau landu...
Gure borrokak behintzat
frutu bat eman du.

Ez zen gauza haundirik
herri honetan lehen.
Semea agertu zait
gaur guapo nabarmen
telefono ta kotxe
arrakadak hemen
hiru nobia eta
makina bat izen...
ez dakit mundu hau edo
geu aldatu garen.

Nik badakit mundu hau
asko aldatu dala
baina ez ahaztu seme
maite zaitudala
beti izan zara-ta
jator ta apala;
jarrai bide hortatik
nahi baduzu hala
zeure bidea egiten
zeure aitak bezala.