Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-05-23 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Silveira, Xabier
Ejercicio
Bosnaka gaia-emanda batek besteei
Tema propuesto
Maialenek beste lau hauei bere gaitasun bat demostratzeko aukera izango du. Maialenek besteei heldu eskutik eta besteek zer pentsatzen duten badaki.

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Zer dan Hitzetik Hortzera hori
benetan aspaldi nekin
baina joan egin behar nuen ta
joan egin naiz behinepin.
Hau jende pila, hau bertso pila
dena formalegi ta fin...
nahiago nuke bertan lurrundu
zigarroan kearekin! (bis)

X. Silveira:
Begira orain pasa zaidana
gertatua izan zait lehen:
nik esateko asko eduki
ta ixilik egon hemen;
nere buruan buelta ta buelta
esaldi hori zegoen
ausardi falta onartzen det baina
eskerrik asko Maialen
zure beharrik ez baldin banu
neronek esango nien.

M. Lujanbio:
Bertso kantura atera eta
bi kopla eskas hasteko;
berriro jeiki ta bi bertso motz
bertso gosea pizteko.
Ezertan ez naiz horren azkarra
ez dezute ba usteko...
Beste bi ordu behar nituzke
gailurrera iristeko. (bis)

A. Mendiluze:
Hitz egokiak izango ziren
ni zer naizen azaltzeko
lehendabiziko ordua baita
beti denbora galtzeko;
beste lau ere gustora asko
nituzke hemen hartzeko
bertso gehiago botatzeko ta
berai eskutik heltzeko. (bis)

M. Lujanbio:
Hemen irrifar inda bakarrik
ez det papela beteko
baino umorea ere behar da
horren luze egoteko;
bertso sariak bateko eta
nobio plantak besteko
zenbat txoakei egin behar dan
telebistan irteteko! (bis)

S. Colina:
Ni telebistan ez naiz sartuko
ez, ez dut sartuko hankik
nahiz telebistan ez den faltako
glamurrik eta soldatik.
Aizu, Maialen, zuri begira
harritu egin naiz haatik
izerditan blai duzu eskua
eta ez dakit zergatik. (bis)

M. Lujanbio:
Arren ixildu zaitezte pixkat
konzentrazio erdia...
juan egin zait ta dena behar det
ariketa gehiegia;
honek zeozer pentsatzen dula
badakit, hoi da egia
baina ezin det ondo interpretau
azala lodiegia. (bis)

S. Lizaso:
Arrazoi dezu, urterik urte
kantari nabil jo ta ke
ta ibilerak ekartzen digu
nik ez dakit zenbat neke;
azala ere loditu egin zait
asko ibiltzean truke
meheago edukiko banuke
lotsatu egingo nintzake. (bis)