Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-03-27 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Miren Ibarluzea, Iñaki Iturriotz "Iturri"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
BBK Sariketa (12. 2004)
Actuación
2004-03-27 Bilbo Sariketa
Bertsolaris / Autores
Ibarluzea, Miren
Iturriotz, Iñaki "Iturri"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok etxeginak zarete. Mirenek 50 urte dauzka eta Iñakik 22. Motibazio desberdinak dituzue.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-03-27 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Miren Ibarluzea, Iñaki Iturriotz "Iturri"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Ibarluzea:
Ala, Iñaki, mobidu zaite
ez gara etorten musu truk!
Zure jarrera ez zait neroni
iruditzen bape arrunt
lasai-lasai ta tenpleu egiten
dozu gurekin lan bat zuk
nik adreiluek altzetan dodaz
ta zeuk barriz beste batzuk. (bis)

I. Iturrioz:
Behar eiten be hasi behar neban
nik halango egun baten
ta adreilu altzatzen jarri nauzu zuk
elegante lerden-lerden;
peloteagaz konparaketa
egin beharko da hemen:
nik partidue irabazi dot
zu aspaldi pasatu zinen. (bis)

M. Ibarluzea:
Nik partidue galdu ein naben
baina lan egin ederto;
adreilu danak altzetan dodaz
nire urteak tarteko
baina zeu ere mobidu zaite
nagusiaren menpeko
andamioa ez da ganetik
Arrati begituteko! (bis)

I. Iturrioz:
Arratiaren kontuarekin
bota daustazu kolpea
baina oraindik barrua daukat
adoreagaz betea
eta niretzat beti izango da
hor zuk daukazun metea
zure adinan kopuru hori
aldamiora altzetea. (bis)

M. Ibarluzea:
Alaba hezi lanean eta
gu danak harritu markaz.
Barkatu baina nahiko harroa
irudituten zaiataz
nere geroan pentsatu eta
negarrak urtetan jataz:
jubilazino txarra euko dot
zulango langileakaz. (bis)

I. Iturrioz:
Jubilazino txarra dinozu
hori gauza nabarmena
besten lepora bota gurean
ez dakit zenbat problema
eta lan hori hemen ixtea
ez al dogu Miren pena?
Behar gitxi ta ondo eitea
hori nire gaurko lema. (bis)