Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-03-18 Beasain Jaialdia
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok urtetan zehar elkarrekin lan egin duzue. Orain dela gutxi bertako langile bat jubilatu egin zen. Jokin hartu zuten lanpostu hori betetzeko. Orduz geroztik Andonik ez dio berdin begiratzen Jokini.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sorozabal:
Hainbat urtetan biok batean
egin izan degu lana
anaien gisan eraman degu
lantokiko harremana
gertakizun bat tarteko dela
aldatu da zure plana
nere aurpegian zerbait ba al dago
lehenago ez zegoana?

A. Egaña:
Ezer berririk daukazunikan
ez dezu bada usteko?
Begiratzea ez dut nik aski
zu parean ikusteko
metro erdi bat bajatu zera
ai, Jokin bataz besteko
hain xuxen ere nagusiari
ipurdia miazteko.

J. Sorozabal:
Nagusiari pelota eginez
hartzen da kategoria
hainbat ezjakin ikusi det nik
tesi hortan eroria;
hemen bakoitzak bere modura
ikusten baitu bidia
gora doanak gusto txarra du
ta behekoak inbidia.

A. Egaña:
Peloteoan jakitun zinen
ta zurikerian maisu
jubilazio hura tarteko
unea iritsi zaizu
harremanaren penak azaltzen
ez zaitea hasi aizu
nere begien eztenen mina
nominak sendatzen dizu.

J. Sorozabal:
Nere nomina sekretua da
gordeta dago ta lasai
beraren berri jakin nahi dezu
baina izango dezu jai;
zuk ere izan nahiko zenduke
gaur nere aukeraren gai
beti ezkerra famatzen degu
ta eskubira pasa nahi.

A. Egaña:
Zeure buruai dagokionez
hitz egin dezu hain zuzen
kontzientziaren ahots ixila
kanporatu dezu ozen;
lankidetzako ondoan zauzkat
aspaldidanik hala zen
baina ahal dela segi nahi nuke
adiskideak hautatzen.

J. Sorozabal:
Beraz hementxe bukatzen degu
guk eztabaida guzia
ni ez nauzula laguntzat hartzen
a ze gauza itsusia!
Nere aldetik seko moztuta
erabaki det auzia
gaur arte zure laguna nintzen
ta gaur zure nagusia.

A. Egaña:
Azkenerako itxurak utzi
ta bihotzak hitz egin du
langile soil naiz ta zu nagusi
ez ninteke maitemindu.
Biok geurea egingo degu
nik kunplitu, zuk agindu
kontzientzia xomorrotxoa
zerorren kabuz arindu.